Amaia plazako ikur antinuklearra birmargotu du Zumaiako Natur Taldeak

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 18a, 17:30

Gladys del Estal ekintzailea oroitzeko, Amaia plazako ikur antinuklearra birmargotu du Zumaiako Natur Taldeak. Gladys duela 40 urte hil zuen guardia zibil batek, Tuteran, eta datorren ostegunean, irailak 24, bere figura ardatz hartuta, garai hartako gizarte borroka gogoratzen duen 'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' filma emango dute Aita Mari zine aretoan.