Aldez aurretik hartu beharko dira 'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentaleko gonbidapenak

Mireia Galarza Bastida 2020ko ira. 14a, 19:00

Aita Mari zineman izango da saioa, eta pertsona bakoitzak hiru gonbidapen hartu ahal izango ditu gehienez. 

Irailaren 24an eskainiko dute Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Aita Mari zinean, 80. hamarkadako mugimendu antinuklearrean eta Gladys del Estal Ferreñoren gertakarietan oinarritua. 

Hala ere, dokumentala ikusi ahal izateko beharrezkoa izango da aurretik gonbidapenak hartzea, eta turismo bulegoan nahiz lotura honetan egongo dira eskuragarri. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gonbidapen hartu ahal izango ditu.