Zazpigarren geratu da Zumaia gaur ere

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 13a, 10:33
Zumaiarrak gaur, Kontxako badian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Nagusitasun handiz, Orioko traineruak irabazi du Kontxako 13. Bandera. Zumaiarrek hirugarren zeharkatu dute helmuga beren txandan; konstantziari eutsi diote estropada osoan.

Lantzagirorik gabe, hondoko itsasoak bultzada indartsua ematen zuela egin dute arraunean zumaiarrek, lehen txandako gainontzeko traineruekin batera. Aurreko igandeko tankeran, hirugarren postuan amaitu dute beren txanda, eta zazpigarren izan dira jardunaldian. Kontxako sailkapen orokorrean ere zazpigarren egin dute zumaiarrek. 

Hasieratik hirugarren postuan mantendu dira zumaiarrak, eta Hibaikagandik gertu ibili badira ere, ziabogan eskuetatik ihes egin die aukerak zumaiarrei. Dena den, sendo eta konstantziari eutsiz egin dute estropada, hasieratik bukaeraraino.

Hemen gaurko estropadako denborak:

1. Txanda

1. Hondarribia (11:11.78)
2. Hibaika (11:20.20)
3. Telmo Deun Zumaia (11:24.00)
4. Sanjuan (11:31.06)

2. Txanda

1. Orio (10:49.54)
2. Donostiarra (11.01.63)
3. Donostia Arraun
(11:03.62)
4. Tolosaldea (11:04.51)

 

Orio garaile

Nagusitasun handiarekin, sekulako erakustaldia emanda irabazi ditu Oriok gaurko estropada eta Kontxako Bandera. Lehen luzearen bigarren erdirako hautsi dute estropada oriotarrek, eta Donostiarrari erraz gailendu zaizkie, hamalau segundoko aldea aterata.

Kontxako 13. bandera

1. Orio 21:59.80
2. Donostiarra 22:13.84 (+14.04)
3. Arraun Lagunak 22:27.26 (+27.46)
4. Tolosaldea 22:31.92 (+32.12)
5. Hondarribia 22:40.38 (+40.58)
6. Hibaika 22:51.72 (+51.92)
7. Zumaia 23:03.82 (+1:04.02)
8. San Juan 23:22.20 (+1:22.40)