Correosen bulegoak ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera

Baleike 2020ko mai. 31a, 17:18

Zumaiako Correosen bulegoek ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera. Bestalde, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko leihatila bereziak ezarriko dituzte.

Correosek ordutegi murriztua izan du azken asteetan COVID-19 gaitza dela eta, baina bihartik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dute bulegoetan. Zumaiako bulegoa, hain zuzen, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era egongo da zabalik, eta zapatuetan, 09:30etik 13:00etara. Horrez gain, astearteetan eta ostegunetan arratsaldez ere irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara. 

Erakundeak adierazi duenez, uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa ematea erraztu asmoz hartu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bulegoetako ordutegiak zabaltzeko erabakia. Gainera, hiru herrialde horietako hainbat bulegotan leihatila bereziak ezarriko dituzte posta bidezko botoa emateko.