Elkarte gastronomikoetako ordezkariak elkartu dira gutxieneko neurriak erabakitzeko

Baleike 2020ko mai. 30a, 14:05

Elkarteak zabaltzeko modua aztertzeaz gain, horietako bakoitzak dituzten kezkak azaldu zituzten. Txoaskina eta San Migel elkarteek zabaldu dituzte ateak, eta laster irekiko dute Anade ere.

Zumaiako elkarte gastronomikoetako zuzendaritza batzorde guztietako ordezkariak elkartu ziren atzo, ostirala, Inda Mendi elkartean. Elkarteak zabaltzeko modua aztertzeaz gain, protokoloko zenbait puntu ere argitu zituzten. 

Elkarte bakoitzak bere kezkak azaltzeko tartea ere hartu zuten bileran. Txoaskina eta San Migel elkarteek zabaldu dituzte ateak dagoeneko bazkideentzat, eta bertaratzen diren guztiek bete beharreko protokoloa jarraitu beharko dute. Anade elkartea, berriz, laster irekiko dute. 

Gainontzeko elkarteak jarduera protokoloak sortzeko lanean ari dira, eta gelak, paperontziak eta materiala jaso eta elkartea prestatzen. Elkarte batzuk obretan ere badadue, besteak beste, Aita Mari eta Pulpo. 

Erabiltzaileei eskatu diete zuzendaritza batzordeek ezarritako protokoloa betetzeko, eta gogorarazi diete gertatzen denaren erantzukizuna bazkide bakoitzarena dela.