Bainua hartzea debekatua dagoela gogoratu du Udalak Itzurunbidean jarritako kartel baten bidez

Baleike 2020ko mai. 7a, 10:54

Herritarrek kalera ateratzeko gosea zuten, eta Zumaiako txokoak jendez bete dira arinaldiko 0 fase honetan. Bete beharreko arauetan lasaitzea egon dela ikusita, arau horiek errespetatzeko eskatu berri du Udaltzaingoak

Uda giroa dagoela ikusita, herritar asko, haur zein heldu, hondartzetara hurreratu dira egun hauetan. Izan dira Itzurunen eta Santiagon uretan sartu direnak ere. Udalak gogoratu du, Itzurunbidean jarritako kartel baten bidez, fase honetan ezin dela bainurik hartu; hondartzetan paseatu daiteke, beti ere distantziak mantenduta, baina inola ere ez bainatu.