Deskonfinamenduaren arauak betetzeko eskatu du Udaltzaingoak

Baleike 2020ko mai. 6a, 07:18

Udaltzaingoak gogorarazi du oraindik deskonfinamenduaren zero fasean gaudela eta funtsezkoa dela arauak betetzea. Esate baterako, helduak paseatzera atera daitezke ezarritako orduetan, baina binaka gehienez eta etxe berekoak; umeekin heldu bakarra, bi gurasoak ez.

Joan den larunbatetik kalera ateratzeko aukera daukagu denok, baina bete beharreko arau batzuk jarraituta. Eta arau horiek betetzea ezinbestekoa da deskonfinamenduan aurrera egingo badugu, bestela alferrikoak izango dira etxean pasa ditugun sei asteak.

Paseatzera edo kirola egitera irteteko aukera daukagu orain, baina jarraitu beharreko arauak betez. Hondartzara joan gaitezke paseatzera edo kirola egitera, baina ez bertan etzanda edo eserita egotera, eguzkia hartzen edo arratsalde pasan. Umeak jolasean dauden bitartean bai egon gaitezke geldirik, haien ondoan, zaintza jarrerarekin.

Bainua debekatuta dago. Igeri egin daiteke kirol praktika modura, baina horretarako jarraibideak errespetatu behar dira. Bizikletari dagokionez, haurrak bizikletarekin ateratzen badira, helduak bizikletan lagun diezaioke, baina beti ere haurraren ondoan, hari laguntzeko funtziorekin.

Atxikitutako dokumentuan dauzkazue zero faserako ezarri diren irizpideak.