Elkarrizketak

Lore Uranga: "Aurreko hilabeteetan egindako lan dena desegiten ari gara"

Baleike 2020ko api. 28a, 08:00

Erribera kaleko BQD bidaia agentziko arduraduna da Lore Uranga. Itxita dute lokala, eta etxetik ari dira lanean bera eta agentziko gainontzeko langileak. Koronabirusaren krisialdiak turismoaren sektorean izan duen eragina izan du hizketagai Urangak, besteak beste. Azken hilabeteotan egindako lana "desegiten" ari dira, bezeroen bidaiak bertan behera uzten. Halako arazoak dituzten herritarrei beren laguntza eskaini diete, eta telefono zenbaki hau jarri dute eskuragai: 647 73 54 88.

"Erreserbaz erreserba goaz; konpainia bakoitza erantzun ezberdina ematen ari da bezeroei"

 

"Jendea bidaia agentzietara itzultzea espero dugu, segurtasuna nabari dutelako agentziekin"

 

"Uste dugu datorren urtean hasiko garela bidaia luzeak egiten"

"Enpresa txiki asko gaude, eta Aldundiak onartutako 100.000 euroko laguntza ez da ezer"

"COVID-19ak lortu du turismo arloan lan egiten dugun elkarteak batzea"