Etxetik etxera, bideo konferentziaz egindako elkarrizketak dira, koronabirusak gure eguneroko bizitzan izan duen eraginaz.
Elena Yeregi: "Paziente bakoitzeko ia langile bat kutsatu da gure ospitalean"

Zumaia

Herrialde Katalanetan, Tarragonan, harrapatu du Elena Yeregi (Zumaia, 1990) osasun krisiak. Hango ospitalean mediku egoiliarra da; aste batzuk barru amaituko du barne medikuntzako espezialitatea, eta ekainetik aurrera lau hilabeteko kontratua lortu du bertan. "Baleike eta Hitzaren bitartez jakiten dut horko berri, ikusi dut santelmoak ere herritarrek balkoietan ospatu dituztela, eta beti nago harremanetan lagun eta senitartekoekin". Uztailean bueltatzeko asmoa zuen herrira, baina badaki data atzeratu egingo dela.