Santelmoak Etxetik: azken txanpa!

Baleike 2020ko api. 26a, 17:13

Azken txanpan sartu gara aurtengo jai berezi hauei agur esan baino lehen. Bingoa, txaloak, DjBull eta banderaren jaitsiera geratzen zaizkigu. Hemen egitaraua:

18:00etan, bingoa mugikorrarekin balkoietatik. 

Jarri bozgorailuan irratia zuzenean, sartu mugikorrean https://bingoa.tk orrialdera eta ea zein zumaiarrek kantatzen duen bingoa lehenbizi!

Azkarrenak Gertu elkarteak emandako 30 euroko erosketa txartela eramango du.

20:00etan, txaloen ondoren, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratitik jarriko dira zuzenean, 93.00 FMn, labur.eus/st edo baleike.eus-en bertan.

23:00etan, DJ Bull zuzenean irratitik. Berotu gaitezen jaitsierarako.

Gauerdian, bandera jaistea eta santelmoei agurra. Kantuak irratitik jarriko dira zuzenean, orden honetan:

-San Telmo martxa.

-Kalez kale.

-Gora Zumaia.

-Debako martxa.

-Ixil-ixilik.