Aurten santelmoak urrira atzeratu behar izan dira, koronabirusa dela. Dena den, etxetik bada ere, nola edo hala ospatuko ditugu! Atal honetan aurkituko dituzu aurreko santelmoetan grabatu ditugun bideoak eta argazkiak. Gainera, Santelmoak Etxetik ekimenekoekin batera antolatutako hiru lehiaketetan har dezakezu parte. Eta zure etxean santelmoak nola ospatu dituzuen denokin partekatzea ere gustatuko litzaiguke. Bidali zuen bideo edo argazkiak zumaia@ukt.eus helbidera, edo Whatsapp bidez 696872527 telefonora.
Beste 719 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Anartz Izagirre 2021 ots 07 Zumaia

Guztira, 12.454 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, larunbata, Hego Euskal Herrian, herenegun baino 5.647 gutxiago. Kasurik gehien Bizkaian atzeman dituzte (304) eta gutxien Nafarroan (87).