Baleiken ere entzun dezakezue santelmoetako Irratia

Baleike 2020ko api. 18a, 10:08

Santelmoak Etxetik ekimenarekin bat egin eta irratiko saioak zuzenean Baleike.eus-en ere entzun ahal izango dituzue. Azalean bertan aurkituko duzue irratia. Gaur eguerdiko txupinazoan (12:00) eta iluntzeko txalo zaparradan (20:00) izango dira emisioak. Igandean, 12:00etan haurren danborrada, 20:00etan txaloak eta gauerdian helduen danborrada. Eta astelehenean, eguerdian danborrada berezia eta 20:00etan txaloak.