Nola ospatuko dituzue santelmoak? Bidali zuen argazki eta bideoak

Baleike 2020ko api. 18a, 09:37

Santelmoak etxean ospatu beharko ditugu aurten, baina horrek ez digu festarako gogorik kendu. Seguru etxekoekin ari zaretela danborradarako prestatzen, balkoiak apaintzen edo hamaiketako ederrak prestatzen. Jarri musika tope, atera trago batzuk eta gozatu! 2020ko santelmoak nola ospatu genituen gogoratzeko zuek bidalitako argazki edota bideokin bilduma osatu nahi genuke. Bidali Whatsappez 696872527 zenbakira, edo e-mail bidez zumaia@ukt.eus helbidera.