Santelmoetako danborradak entseatzeko aukera, etxetik

Baleike 2020ko api. 17a, 14:33

Kalean ez, etxeetan edo, hobe esanda, balkoietan ospatuko ditugu ezohiko santelmo hauek. Santelmoak Etxetik egitaraua prestatu duen gazte taldeak hiru danborrada saio prestatu ditu datozen egunetarako. 

Igandean bi saio izango dira, haurren danborrada eguerdiko 12:00etan, eta helduena gauerdian. Astelehen eguerdian, berriz, Zumaiako Musika Bandak proposatuta, beste saio bat egingo da, eguerdiko 12:00etan hau ere. 

Hiru egun horietan joko diren piezak entseatzeko aukera eman dute antolatzaileek, etxetik, webgunearen bidez. Hemen ikus eta entzun daitezke obra horiek.