Egitarau oparoa izango da asteburuan, santelmoak etxetik ospatzeko

Baleike 2020ko api. 16a, 13:49

Festak urrira atzeratu badira ere, astebururako egitaraua antolatu gazte talde batek. Txupinazoa, balkoi originalenaren lehiaketa eta danborrada antolatu dituzte, besteak beste.

Ezohiko santelmoak ospatuko dira Zumaian asteburuan. Jaiak ofizialki urrira atzeratu dira, baina San Telmo kaleko bizilagunek egitarau oparoa antolatu dute larunbatean hasi eta astelehenera bitarte. 

Gertu merkatari eta ostalarien elkartearen, Ikusminen, Zumaiako bertso eskolaren eta Baleikeren laguntzaz antolatu dute Santelmoak Etxetik egitaraua. Larunbatean hasiko dira ospakizunak, 12:00etako txupinazoarekin. Elizako kanpaiekin batera, balkoietan burrunba ateratzera gonbidatu dituzte bizilagunak. 

Balkoi originalenaren eta pintxo eta bertso onenaren lehiaketak ere izango dira, besteak beste. Jaietako ekintza garrantzitsuenak ere izango dira, horien artean, haurren danborrada edota bandera igoera. 

Egitaraua, egunez egun

Larunbata, 18
12:00. Txupinazoa. Atera burrunba elizako kanpaiekin batera! Ondoren, jarri zure bozgorailuetatik irratiko musika zuzenean (93.0 FM sintonian, labur.eus/st webgunean edo Baleiken).

Arratsaldean, balkoi originalenaren lehiaketa. Apaindu arrantzalez zure balkoia eta bidali zure izen-abizenak eta balkoiko argazkia 623 032 134 telefono zenbakira. Balkoi bozkatuenak Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 50 euroko bonoa emango du. Parte hartzaileen artean 30 euroko bonoa zozkatuko da. 

Bozketa Baleike.eus-en egingo da, apirilaren 21ean 9:00etatik 21:00etara. Bi irabazleak hurrengo egunean jakinaraziko dira. 

20:00. Txaloen ondoen, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratian jarriko dira zuzenean. 

Igandea, 19
12:00. Haurren danborrada. Atera danborra edo zartagin bat eta jarri zure bozgorailutik irratia zuzenean. Kanten ordena: 

  • Marcha De Viejas
  • Txuri Urdin
  • Sarri sarri 
  • Tatiago

Arratsaldean, pintxo lehiaketa. Bidali zure izen-abizenak eta pintxoaren argazkia 623 032 134 telefono zenbakira. 

Pintxo bozkatuenak Gertu elkarteko jatetxe edo tabernetan erabiltzeko 50 euroko bonoa emango du. Parte hartzaileen artean 30 euroko bonoa zozkatuko da. 

Bozketa Baleike.eus-en egingo da, apirilaren 22ko 9:00etatik 21:00etara. Bi irabazleak hurrengo egunean jakinaraziko dira. 

20:00. Txaloen ondoen, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratian jarriko dira zuzenean. 

24:00. Helduen danborrada eta bandera igoera. Atera danborra edo zartagin bat eta jarri irratia bozgorailutik zuzenean. Kanten ordena: 

  • San Telmo martxa
  • Kabila
  • Gallos

Astelehena, 20
12:00. San Telmo Eguneko Udal Bandak proposatutako danborrada berezia. Jarri irratia bozgorailutik zuzenean! Kanten ordena:

  • Gora Zumaia
  • Debako Martxa
  • San Telmo Martxa

Jarraian, bertso lehiaketa. Bidali zure bertsoa bideo horizontal batean grabatuta 623 032 134 telefono zenbakira. Bertso guztiak 18:00etan izango dira entzungai irratian. 

Bideo bakar bat bidali ahal izango da, gehienez bi bertsorekin. Gaia: Santelmoak etxetik. Bertso bozkatuenak urriko santelmoetako bertso saiorako bi sarrera eskuratuko ditu. 

Bozketa Baleike.eus-en egingo da, apirilaren 23ko 9:00etatik 21:00etara. Irabazlea hurrengo egunean jakinaraziko da. 

Arratsaldean, San Telmo Eguna ospatzeko kuadrillarekin bideo-deia. Partekatu argazkiak sare sozialetan #SanTelmoakEtxetik traolarekin!

20:00. Txaloen ondoen, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratian jarriko dira zuzenean.