'Emakumeak palestinar kooperatibetan' erakusketa zabalduko da gaur Oxford aretoan

Baleike 2020ko mar. 6a, 09:10

ACCP Euskadi erakundearen Emakumeak palestinar kooperatibetan erakusketa zabalduko dute gaur Alondegiko Oxford aretoan. Imanol Manterola argazkilari zumaiarraren irudiez osatutako erakusketa da hau, eta martxoaren 22ra arte izango da zabalik. 

Erakusketa honek palestinar emakumeak irudikatzen ditu kooperatiben barnean duten rolean. Hain zuzen, Palestinako gatazka eta bere ondorioz sortutako indarkeria eta ezegonkortasunagatik eta emakume izateagatik dituzten oztopoak direla medio kaltetuak diren emakumeak agertzen dira.

2018ko abenduan, Imanol Manterola Odriozola argazkilariak Palestinara bidaiatu zuen emakume kooperatibisten bizitza erretratazeko misioarekin. Erakusketa honetan bere begirada azaltzen digu, beraien garapenaren protagonista diren eta berdintasuna lortzeko borrokatzen duten emakumeen inguruan.

Erakusketa hau martxoaren 22ra arte izango da zabalik, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan eta martxoaren 19ko zubian eguerdian ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.