'Dena gezurra da' erakusketa igandera arte ikusi ahal izango da

Baleike 2020ko ots. 28a, 10:32

Olatz Landa artistaren lan berriek zein Maite Arreseren ipuin kontalariaren narrazioetan oinarritutako lanek osatzen dute erakusketa.

Olatz Landa (Beasain, 1967) artistaren erakusketa igandera bitarte bisitatu ahal izango da, martxoak 1. Artista beasaindarrak Dena gezurra da erakusketa zabaldu zuen Alondegian duela bi aste, eta ordutik, Landak berak sortutako azken lanak zein Maite Arrese ipuin kontalariaren narrazioetan oinarritutakoak bisitatzeko aukera izan da Oxford aretoan.

Igandera arte, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik aretoa, eta igandean eguerdian ere bai, 12:30etik 14:00etara.