Amaia plazako edukiontzi batek su hartu du

Baleike 2020ko urt. 13a, 19:00

Arratsaldean herritar baten abisua jaso du Udaltzaingoak. Suhiltzaileak gerturatu dira sua itzaltzera; gertakariak ez du kalterik eragin. 

Herritar batek Udaltzaingoari Amaia plazako edukiontzi bati kea zeriola jakinarazi dio, 17:30ak aldera. Udaltzaingoa Amaia plazara gerturatu da, eta errefusaren edukiontziak su hartu duela baieztatu ondoren, suhiltzaileei pasa diete abisua. 

Udaltzaingoak jakinarazit duenez, arriskutsua izan zitekeen su-itzailgailua erabiltzea. Protokoloari jarraituz, suhiltzaileek itzali behar izan dute. 

Sua nahita eragindakoa izan daiteke, Udaltzaingoaren arabera. Larunbatetik iganderako gauean beste edukiontzi baten inguruan piztu zen sua Juan Belmonte kalean; auto bati eta lonja bateko ateari hainbat kalte eragin zizkion.