Bideoa: sutea izan da bart Juan Belmonte kalean

Baleike 2020ko urt. 12a, 09:24

Baleikeri utzitako bideoan ikus daitekeenez, gau partean edukiontzi baten inguruan piztu da sua, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute sua itzaltzera. Hainbat kalte eragin du suak, eta Ertzaintza ari da ikertzen gertakaria.

Zumaiako Udaltzaingoak baieztatu duenez, bart Juan Belmonte kaleko bederatzigarrenean piztu da sua, eta edukiontzi bat kiskalita gelditu da. Horrez gain, beste edukiontzi bat kaltetu du, baita auto bat eta lonja bateko atea ere.

Suhiltzaileek itzali behar izan dute sua, eta Ertzaintza ere bertaratu da, gertatutakoa ikertzera. Oraingoz, ez dute informazio gehiago jakinarazi.