Helene Alberdi, Gipuzkoako Urteko Kirolari Onena izateko hautagai

Baleike 2019ko aza. 14a, 17:22

Gipuzkoako Triatloi Federazioak zumaiarra proposatu du kirolari onenaren izendapena lortzeko hautagai izateko. 

Helene Alberdi Yepa Triatloi Klubeko kirolaria Gipuzkoako Urteko Kirolari Onenaren izendapena lortzeko proposatu du Gipuzkoako Triatloi Federazioak. Alberdik hiru titulu lortu ditu aurten Espainiako probetan: distantzia erdiko duatloiko eta distantzia luze eta erdiko triatloietako txapelduna da. Harekin batera hautatu dute Gonzalo Fuentes ANb Fanox Triathlon Team-eko kidea ere.