Helene Alberdi, Espainiako distantzia erdiko triatloian txapeldun

Baleike 2019ko urr. 27a, 17:17

Gaur jokatu du triatloia Alberdik, Ibizan. Espainiako txapelketetan lortu duen hirugarren titulua da atzo irabazitakoa.

Helene Alberdik Espainiako triatloi txapelketa irabazi du, gaur Ibizan jokatutako proban. Igeriketan alde handia ateratzea lortu du, eta 26:45eko denboran amaitu du 2.000 metroko lasterketa. Bizikletako 85 kilometroak ere lehenbiziko postuan amaitu ditu Zumaiako bizilagunak, bigarrenari 57 segunduko aldea aterata. Azkenik, 21 kilometroko korrikaldiarekin amaitu du proba, 4:20:43ko denboran osatuta.

Alberdik lortzen duen hirugarren titulua da Espainiako probetan: distantzia erdiko duatloiko eta distantzia luze eta erdiko triatloietako txapelduna da.