Iñigo Peña omenduko dute gaur arratsaldean

Baleike 2019ko abu. 30a, 13:38

Pasa den igandean zilarrezko domina irabazi zuten Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek Hungariako Szeged herrian jokatutako munduko piraguismo txapelketan, k2 1.000 metroan. 2020ko Tokioko joko olinpikoetarako txartela ere eskuratu zuten.

Gaur arratsaldean, 19:00etan, Iñigo Peñari ongietorria egingo diote Zumaian. Beheko plazatik abiatu, Erribera kalea zeharkatu eta Kofradian amaituko dute kalejira, Kofradiako balkoian jasoko du Peñak herritarren omenaldia.