2019/07/20 18:00etan

Antzerkia

Pirata garrapata

Pirata garrapata
Torreberri, Zumaia

Kaleko antzerki zikloaren baitan, igande honetan, 18:00etan, Torreberrin, Patata tropikala konpainiaren Pirata garrapata haur antzerkia izango da Torreberrin. 

Pirata Garrapatak sekulako bidaiak egin ditu munduan zehar: Indiara, Australiara, Errusiara... Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsaspean bizitakoa izan da. Itsasoan murgilduko gara Pirata Garrapatarekin, eta bertan Bixigu Begigorri, Plankton, Pulpi olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. Bixigu Begigorrik itsasoan arazo izugarri bat dagoela kontatuko digu... Lortuko al du Pirata Garrapatak konpontzea? Magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna, kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.