Sankristobalak Narrondon: bihartik aurrera, gehiago

Baleike 2019ko uzt. 11a, 08:19

Kristobal Deunaren eguna ospatu zuten atzo Narrondon. Auzoko zaindariaren egunean, goizez, herri meza eta hamaiketakoa izan zuten; arratsaldean, berriz, sagardo dastaketa. 

Goizez bezala, giro ona izan zen Narrondon arratsaldean ere, eta bertaratu zirenek sagardoa dastatzeko aukera izan zuten, zikiro pintxoez lagunduta. Musika latinoamerikarra jotzen duen Son LT taldeak girotu zuen arratsa. Gaua amaitzeko, Jon Txikiren bakarrizketa emanaldia izan zen. 

Sankristobalek bihar jarraituko dute Narrondon, igandera arte. Hemen duzue egitaraua:

Uztailak 12, ostirala

21:30ean, mus eta eskoba txapelketa.
Mus txapelketa: 25 euro bikoteko.
Eskoba txapelketa: 12 euro bikoteko.
Sariak:
Mus txapelketa

  • 1. Txapela + 240 euro.
  • 2. 180 euro.
  • 3. 150 euro.
  • 4. 120 euro.
  • Auzoko lehenengoarentzat: trofeoa.

Eskoba txapelketa

  • Sariak:
  • 1. 2 txuleta, ardo botila eta 50 euro bikoteko.
  • 2. Txanpain eta ardo botila.

Uztailak 13, larunbata

17:00etan, Txokolatada.
17:30ean, Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti.
18:30ean, Gorriti / Lopene bere animaliekin.
Amaieran, entzierroa.
Ondoren, toka txapelketa.
21:00etan, Sardina-jana doan. Sahieskia ordainduta.
Jarraian, Hemengattun erromeri taldea.

Uztailak 14, igandea

11:30ean, Dantza tailerra Astindu dantza taldearen eskutik.
13:30ean, Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira.
Ondoren, paella jana.

Urdaiazpikoaren zozketa

Festen baitan, urdaiazpiko bat zozkatu dute Narrondon. Zenbaki sariduna 1992 da.