Kristobal Deunaren eguna ari dira ospatzen Narrondon

Baleike 2019ko uzt. 10a, 15:28

Kristobal Deunaren eguna da gaur, Narrondoko zaindariaren eguna. Goizean izan dituzte lehen ekitaldiak, eta arratsaldean jarraipena emango diote festa giroari.

Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen doinuekin hasi dira ekitaldiak Narrondoren. Ondoren, herri meza izan dute, eta goizeko ekitaldiekin amaitzeko mokadua karpa azpian. 

Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek. 19:00etan hasita, sagardo dastaketa egingo dute, zikiro pintxoekin. Son LT taldeak alaituko du ekitaldia. Eguna amaitzeko, Jon Txikiren bakarrizketa izango da.