Berriz ekin diete Arranplako lanei

Baleike 2019ko uzt. 7a, 10:08

Arbustaingo arranpla berritzeko lanei ekin zieten atzo. Itsasbeherarekin, hormigoia jartzen aritu ziren langileak goiz partean. 

Lan hauek ekainaren hasieran hasi zituen Eusko Jaurlaritzako Portu zuzendaritzak. Bere garaian informatu zutenez, eremu horretan zeuden zimenduak kalteturik zeuden, eta horrek sor zitzakeen arazoak ekiditeko hasi ziren konponketa lanak egiten. Berez, ekainaren amaierarako lanak amaituta egon behar zuten, baina atzeratu egin dira. 

Erlazionatuak