Aurrera doaz arranplan egiten ari diren lanak

Baleike 2019ko eka. 7a, 11:38

Duela astebetetik Eusko Jaurlaritzako Portu zuzendaritza ari da bertan konponketa lanak egiten. Hemendik bi aste barru bukatuta egotea aurreikusten dute.

Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritza bertan egiten ari den konponketa lanak direla eta, duela astebetik Arbustain ondoko arranpla itxita aurkitzen da. Eremu horretan zeuden zimenduak kalteturik zeuden, eta horrek sor zitzakeen arazoak ekiditeko ari dira konponketa lanak egiten. Eusko Jaurlaritzako Kontratazio plataforman jartzen duen arabera, Moyua eraikuntzak ari da lanaren exekuzioa egiten eta, guztira, 47.432 euro (BEZ barne) kostatuko ditu.

Lanek 3 aste iraungo dute (dagoeneko astebete daramate lanean) eta helburua dute zimenduak egonkortu eta eremuko segurtasuna bermatzea.