ZOZKETA. EHZ musika jaialdirako bi sarrera

Baleike 2019ko eka. 7a, 10:31
Argazkia: EHZ.

Ekainaren 28tik 30era, Baxe-Nafarroako Irisarri herrian egingo da 2019 EHZ musika jaialdia. Baleikeko bazkideen artean batentzat izango diren bi sarrera zozkatuko ditugu.

Rap, Rock, Pop, Reggae, Cumbia doinuek jantziko dute datorren ekainaren 28tik 30era Irisarri herria. Bertan egingo da aurtengo EHZ musika jaialdia, eta besteak beste, Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond eta Gari & Maldanbera, Anari, Izaki Gardenak eta Koban taldeak izango dira.

Aurtengo ediziorako EHZak kalitatezko eskaintza aberats eta anitza proposatzeko xedea izan du, eta musikaz gain, bertso-poteoek, txarangek, dantzek, erakusketek eta antzerkiek osatuko dute programazioa.

Horrela, Baleikek bazkideen artean batentzat izango diren bi sarrera zozkatuko ditu. Adi egon, zozketa astelehen eguerdira arte egongo baita martxan. Izena emateko hemen.