EHZ musika jaialdirako bi sarrera

EHZ musika jaialdirako bi sarrera

2019ko ediziorako, EHZ festibalak Ipar Euskal Herriko bihotzera eraman nahi izan du bere dinamika kulturala eta Baxe-Nafarroako Irisarri herrian egingo da ekainaren 28tik 30era.

Programazioaren aldetik, aurten, EHZak kalitatezko eskaintza aberats eta anitza proposatzeko xedea izango du eta, besteak beste, Rap, Rock, Pop, Reggae, Cumbia doinuek hiru egun horietako soinu banda osatuko dute.

Musika talde nagusien artean, Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond eta Gari & Maldanbera aipa daitezke, baita Anari, Izaki Gardenak eta Koban ere.

Musikaz gain, bertso-poteoek, txarangek, dantzek, erakusketek eta antzerkiek osatuko dute programazioa.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.