Alkoholaren inguruko galdetegia jarri du abian Prebentzio Mahaiak

Baleike 2019ko eka. 1a, 10:00
Prebentzio Mahaia osatzen duten hainbat kide.

Inkesta 30-55 urte bitarteko herritarrei dago zuzendua eta ekainean zehar bete ahal izango da, besteak beste, Udalaren webgunean, Alondegian, Lubaki kiroldegian, Brankan, Turismo Bulegoan eta Osasun Zentroan.

Zumaiako Prebentzio Mahaiak alkoholaren inguruko galdetegia jarriko du abian ekainaren 1etik 30era. Horretarako, udal webgunean (gizarte zerbitzuen atalean) edota Alondegian, kiroldegian, Brankan, turismo bulegoan eta osasun zentroan bete ahalko da galdetegia.

Inkesta  hori 30- 55 urte bitarteko lagunei dago zuzendua, guztiz anonimoa izango da eta behin epea emaitzean, jasotako emaitzak publiko egingo ditu Udalak, baita horien aztertetatik ateratako ondorio, iradokizun edota proposamenake ere.

Prebentzio mahaiaren helburua da herri mailan prebentzio arloa indartzea eta arlo horretan landu daitezkeen gaiak aztertzea, baloratzea eta proposatzea. Hain zuzen, helburu horrekin abian jarri dute alkoholaren inguruko galdetegia; edari alkoholikoen inguruan herri mailan dauden ohitura eta jarreren berri jasotzeko.

Erlazionatuak