'Naturari begiradak' erakusketa zabaldu dute

Baleike 2019ko api. 13a, 10:20

Maiatzaren 1era arte ikusi ahal izango da Ainara Garciaren argazki bilduma.  60 argazkik osatuko dute erakusketa, eta horietatik gehienak Zumaiako naturguneetan ateratakoak dira.

2012tik gaur egunera arteko argazkiak biltzen ditu erakusketak. Guztira, natura eta erretratua lotzen dituen 60 argazkik osatzen dute bilduma. 

Maiatzaren 1era arte izango da Alondegiko Oxford aretoan Naturari begiradak erakusketa. Egunero zabalduko dute, 18:00etatik 20:00etara. 

Erlazionatuak