Pintadak ezabatzen hasi dira berriro, bi hilabeteren ondoren

Baleike 2019ko ots. 13a, 17:16

Kalea Guztiona Dak aurkeztutako mozioa eztabaidatu zuen atzo plenoak, eta baita atzera bota ere. Herriko kaleetan zeuden pintadak ezabatzeari ekin dio Udalak lehen neurri bezala.  

Berez, atzo eztabaidatutako mozioa abenduan sartu zuen Kalea Guztiona Da mugimenduak udal erregistroan. Horren jakitun, herrian margotutako pintadak eta muralak ez ezabatzeko agindua eman zuen Udalak. Hala iraun dute azken bi hilabetetan, atzoko plenoan mozioa eztabadatu zuten arte. Mozioa atzera bota zuen bilkurak. Ondorio bezala, gaur hasi dira berriro ere pintadak ezabatzen.