Gazteentzako literatura tailerrean izen emateko azken egunak

Baleike 2019ko urt. 16a, 10:12

Ostiralean amaituko da izen emateko aukera. Paul Beitia zarauztarra izango da irakaslea, eta tailerra urtarrilaren 24an hasiko da.

Zumaiako Udaleko Kultura sailak 14-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako literatura tailerra antolatu du. Literatura saio horiek sei ostegunetan egingo dira Alondegian, 18:30etatik 20:30etara. Tailerra urtarrilaren 24an hasiko da eta apirilaren 4an amaituko da. Izen eman nahi dutenek ohiko bideak erabili beharko dituzte: Alondegia kultur etxea, 943-86 10 56 telefonoa eta kulturetxea@zumaia.eus helbide elektronikoa. 

Irakasle lanetan Paul Beitia zarauztarra izango da. Dagoeneko antzeko tailer bat dinamizatzen ari da Zarautzen bertan.