Zumaiako Udaleko Kultura sailak 14-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako literatura tailerra antolatu du. Literatura saio horiek sei ostegunetan egingo dira, urtarrilaren 24tik apirilaren 4ra bi ostegunetan behin, Alondegian, 18:30etatik 20:30etara.
Izen emateko epea gaur ireki da eta hilaren 18a arte egongo da zabalik. Paul Beitiak zuzenduko du tailerra, gainera momentu honetan Zarautzen ere ari da talde berdintsu bat dinamizatzen. Hain zuzen horri buruz egin zioten elkarrizketa Urola Kostako Hitzan joan den azaroan. Hemen artikulu osoa.