Caritasen aldeko diru bilketa egingo du bihar Gabon Koruak

Baleike 2018ko abe. 23a, 12:19

Ohikoa denez, Gabon Korua kalez kale arituko da bihar, Gabon gau arratsaldean. 15:30ak aldera hasiko du kantu kalejira, eta bost bat orduz girotuko ditu herriko kaleak eta txokoak garai honetako abestiekin. 

Urteroko legez, behartsuen aldeko diru bilketa ere egingo dute aurten ere. Diru hori Caritasi bideratuko diote. Horretarako mahaiak jarriko dituzte, bihar, 18:30etik aurrera Erribera kalean. 

Laguntzeko beste aukera Caritasek dituen kontu korronte hauetan diru sarrerak egitea izango da:

  • Kutxabank: 2095 5174 91 1060984019
  • Laboral Kutxa: 3035  0037 41 0370038050 
Erlazionatuak