Gabon Korua: 'Gora eta gora hotsegin'

Baleike 2018ko abe. 21a, 11:15

Datorren astelehenean kalez kale aritu aurretik, Gabon Koruak entsegu orokorra egin zuen atzo Alondegiko Oxford aretoan. Agustin Zubimendiren zuzendaritzapean, aurtengo errepertorioko abesti berria aurkeztu zuten: Gora eta gora hotsegin.

Urtero legez, abenduaren 24an, herriko kaleak alaitzera aterako dira Gabon Koruko lagunak. Aurtengoa 74. kantu kalejira izango da. 1943an sortu zen abesbatza hau, eta ordutik urtero atera da Zumaiako kaleetara.

Aurtengo errepertorioak 15 kanta ditu, eta ohi bezala, kantu berri bat edo aspaldi abestu ez dutena kantatuko dute aurten ere. Gabon hauetako abesti hori Jose Luis Blascoren Gora eta gora hotsegin da. Atzo gauean Oxford aretoan egin zuten azken entseguan abestu zuten lehendabiziko aldiz jendaurrean.

Abenduaren 24an Alai auzategian hasiko dute kalejira 15:45ean. Herri osotik 19 geldialdi egingo dituzte, eta San Pedro parrokian amaituko dute, 20:30ean.