ELA sindikatuak grebara deitu ditu Gipuzkoako eguneko zentroetako eta adineko egoitzetako langileak

Baleike 2018ko abe. 18a, 17:00

Argazkia: ELA sindikatua.

ELA sindikatuak gaur goizean Donostian egin duen agerraldian datorren asterako grebara deitu ditu Gipuzkoako eguneko zentroetako eta adineko egoitzetako langileak; tartean, Zumaiako eguneko zentroa eta Otezuri eta San Juan egoitzak. Patronalaren eta Diputazioaren jarrera "onartezina" eta "pasiboa" salatu dute. Urola Kostako Hitzak eman du honen berri.

Lan hitzarmen duin baten alde Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan mobilizazioak eta lanuzteak egin zituzten langileek azaroa amaieran. Negozio-mahaiak biltzen jarraitu duen arren, ez da akordiorik egon, horrenbestez, Elkar-ekin zaintza duintzeko lemapean, ELA sindikatuak grebara deitu ditu langileak. Hain zuzen, ondoko egunetarako egin du deialdia: abenduaren 24, 25, 26, 28, 29, 30 eta 31. "Ez dugu beste aukerarik borrokan jarraitzea baino", adierazi du ELAk gaur Donostian egindako agerraldian. "Onartezina da patronalen jarrera gatazka honetan; baita Diputazioaren jarrera pasiboa negoziazio prozesuan ere. Gutxieneko zerbitzuen beharra dagoela saltzeko txosten interesatua eta aldebakarrekoa sortu dute. Horrek greba eskubidea urratzeaz batera, gatazka luzatzea dakar", esan du.

Azaroko greba deialdiarekin bat egin zuten sektoreko Urola Kostako langileek. Oraingoan ere, ELA sindikatuak grebara deitu ditu eskualdeko adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak.

Informazio gehiago Urola Kostako Hitzak eman du sareko edizioan. Irakurtzen jarraitzeko hemen klikatu.