2018/12/20 18:30ean

hitzaldia

Bizi baratzea

Bizi baratzea
Kabi-a parafarmazia, Zumaia

Datorren ostegunean, abenduaren 20an, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna Zumaiako Kabi-a parafarmazian izango da hitzaldia ematen. Baratza gaia oinarri hartuta, bere azken liburua Bizi Baratzea garaian garaikoa garaiz aurkeztuko du. Bide batez, 2019ko Ilargiaren Egutegiaren aurkezpena ere egingo du usurbildarrak. Bertaratzen direnak baratze, fruitu arbola, lore eta basoari buruzko galderak eta zalantzak argitzeko tartea ere izango dute aurkezpena amaitzean. Hitzaldia ostegunean izango da 18:30etatik aurrera.