Joxe Mari Korta poligonoa eta San Telmo ermita inguruak garbitu dituzte hainbat gaztek, Gazte On programaren barruan

Baleike 2018ko abe. 16a, 13:23

Gazteak herrigintzan aritzeko helburuarekin aurkeztu zuten ostiralean Gazte On programa. Ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa izango da programaren lehen geltokia. Atzo egin zuten programaren lehen ekintza: Joxe Mari Korta poligono inguruak eta San Telmo ermita inguruak garbitzea.

Zumaiako udal gobernuak 2018ko aurrekontuen baitan sortutako ekimena da, eta herrian dauden bi ikastetxeen, horien guraso elkarteen eta Udalaren arteko elkarlana du oinarria. 30 gaztek hartu dute parte programaren lehen ekintzan.