Bederatzi mila kilo elikagai bildu dira asteburuan Zumaian

Baleike 2018ko abe. 3a, 10:39

Ostiral eta larunbatean egin zen janari bilketa erraldoiak emaitza onak izan ditu. Zumaiako Elikagaien Bankuak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei.

Asteburuan izan zen janari bilketa erraldoiko datuen berri eman du Zumaiako Elikagaien Bankuak. Guztira, 9.000 kilo janari jaso dira Zumaian, eta bonotan 4.950 euro lortu dira. "Eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiako herriari eta lana egin duten bolondres guztiei", adierazi dute.