Ahotsak.eus proiektuak irabazi du 2018ko Anton Abbadia saria

Baleike 2018ko aza. 13a, 09:52

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuen 2018ko Anton Abbadia saria Ahotsak.eus proiektuarentzat izango dela. Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzeko sortu zen proiektu hori, eta tartean, Zumaiako hainbat pertsonaren testigatzak jasota dituzte.

2018ko Anton Abbadia saria Ahotsak.eus (Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea) proiektuarentzat da. Halaxe eman zuen jakitera atzo goizean Garbiñe Mendizabalek, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak. "Euskal Herri guztiko eta euskalki guztietako ahozko testigantzak etengabe jaso eta eskumen librean jartzen dituzte sarean", adierazi zuen.

Azaroaren 30ean izango da sari banaketa eta proiektuaren 15 urteko ibilbidea sarituko dute. Orain arte 5.700 pertsona baino gehiagoren testigantzak jaso dituzte, 350 herritan, eta tartean, Zumaiako hainbat pertsonarenak daude.

Baleiken bertan ere, astero-astero, Euskara Txanpan-eko lagunek, Ahotsak.eus webgunean dauden zumaiarren pasadizoak eta istorioak eskegitzen dituzte. Zumaiar guztien bideoak ikusteko klikatu hemen.