(BIDEOA) Akelino Elosua: Gazteen zaletasunak, pilota eta dantza

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2018ko aza. 9a, 07:52

San Jose kalean jaio zen Akelino, "Porteneko" etxean. Gazteek pilotarako zaletasun handia zuten eta jai eguerdietan frontoian ilaran egoten ziren jokatzeko zain. Beren zaletasuna dantzarakoa izan zen, eta Arroako kantinara joaten ziren dantzan ikastera.

Errepublika aurretik elizak galarazia zuen dantza lotua, eta elizari aurre egiteko asmoz dantzara joaten ziren 17 urte ingururekin. Errepublikarekin gero aldaketa etorri zen.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Akelino Elosua Zubimendi “Porte”(1913-2012)
Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri
Data: 2008ko apirilaren 23a.
Akelinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.