Ofiziozko espedientea abiatu du Arartekoak harraldean pilatutako plastikoak direla eta

Baleike 2018ko urr. 30a, 15:49

Orain hamar egun sare sozialen bidez bolo-bolo ibili zen bideoak izan du beste erantzun bat. Arartekoak ofiziozko espedientea abiatu du eskumena duten administrazioek flysch-a kudeatzeko eta "mareen ekintzagatik" aldizka agertzen diren hondakin pilaketak "prebenitu eta eragozteko" zer egiten duten jakiteko. 

Naiz atariak eman du honen berri. Hedabide honek jakitera eman duenez, eta azaldutako arazoa kontutan hartuta, flysch-ean biotopo babestuaren erreserba-eremuan pilatuta dauden plastiko eta beste hondakin batzuk isurtzeari buruzko informazio zehatza bilatzen ari da aipatu erakundea.

Hori hala, ofiziozko jarduera bat hastea erabaki du Arartekoak: "Jakin nahi dugu administrazio eskudunek zer prozedura edo protokolo erabiltzen dituzten naturagune hori kudeatu eta mareen ekintzagatik Deba eta Zumaia arteko itsasertzean aldizka pilatzen diren isurketak prebenitu eta eragozteko".