BIDEOA: Harraldea plastiko zati txikiz beteta

Baleike 2018ko urr. 22a, 14:19

Oier Bartolomek Zumaia eta Deba arteko harraldean grabatutako bideoa tsunami bat bezala barreiatu da sare sozialetan atzo goizetik. Harraldea plastiko zati txikiz gainezka ikusten da eta bideoaren egilea haserre ikusten da han topatu duenarekin. 

Geoparkeko gerente den Leire Barriusok Berriari esandakoaren arabera, irudi horiek ez dira ohikoak eta marea bizien ondorioa dira: "Neguan, marea bizien ondorioz, plastikoak labarren goialdean metatzen dira. Hurrengo marea biziak heldu arte, han gelditzen dira, itsasoa ez delako normalean hain gora iristen".

Plastiko zatiei erreparatuta, Zumaia ingurutik botatakoak ez direla ondorioztatu du Barriusok: "Irudian agertzen direnak plastiko zati txikiak dira. Ez dira bota berriak. Kanpotik iritsitako plastikoak dira".

Halakoak ekiditeko sentsibilizazioa beharrezkoa dela dio gerenteak: “Salaketa ongi dago, baina batzuetan jendea kexatzen da, eta ez daki bere jokaerak zein ondorio dituen. Ez du bere portaera aldatzen”.