BIDEOA: Txiki Keixeta Alkizan

Baleike 2018ko urr. 8a, 11:28

Sormenaren Kabia artistentzako bi asteko egonaldia amaitu berri du Txiki Keixetak Alkizan. Bertan, Raku teknika erabiliz, hiru pieza egin ditu.

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak eskaini duen Sormenaren Kabia artistentzako egonaldia amaitu berri, Txiki Keixetak Ur Mara museoan egin duen lan prozesua erakutsi digu bideo honetan. "Nire lana abendura arte luzatzeko aukera eman didate, eta behin amaitutakoan, Ur Mara museoan erakusketa batean aurkezteko aukera izango dut", adierazi du.

Bestalde, urriaren 19tik aurrera, Gasteizko Enebada galerian, 'buruen' gaiarekin lotutako zeramikak erakutsiko ditu.

Erlazionatuak