Kalparsoro atxilotu aurretik Gasteizen bizi izandakoaren datu berriak eman ditu Hala Bedik

Baleike 2018ko ira. 26a, 16:41

1993ko irailaren 26an hil zen Xabier Kalparsoro Bilbon. Bertsio ofizialaren arabera, polizia etxeko leiho batetik bota zuen bere burua. Baina senitartekoen eta lagunen arabera bere heriotzak argitu gabe jarraitzen du oraindik. Gaur bertan, heriotzaren 25. urtemugan, Hala Bedi Gasteizko irratiak artikulu bat argitaratu du kasuaren inguruan datu berriak emanez.

Kalparsoro atxilotu aurretik Gasteizen bizi izandakoa kontatzen da Hala Bedik gaur bertan argitaratu duen artikuluan. Irakurtzen jarraitzeko klimatu hemen. (Artikulua gazteleraz dago).