Jende ugari izan da arratsaldeko sagardo dastatzean

Baleike 2018ko abu. 10a, 21:26

Ohikoa den bezala, Euskal Jai eguneko arratsaldean sagardo dastatzea egin da Beheko plazan. Hamar etxetako sagardoak dastatzeko aukera izan da eta, eguraldia lagun, jende ugari izan da plazan. 

Ezin aipatu gabe utzi Joxe Mendizabalek beste behin ere jarritako giroa. Herri bazkaria girotzen izan da eta nola: bertan zeuden lagunak kantuan jarri ditu. Jarraian festa ibiltaria herriko beste txoko batzuetara eraman ditu. 

Erlazionatuak