Euskal Jaia 2018: goiza iruditan

Baleike 2018ko abu. 10a, 17:01

Giro ederrean ospatzen ari dira Euskal Jai eguna. Goizean goiz baserriko produktuen postuak jarri dituzte, eta Hala Gera taldearen dultzaina doinuak eta Bilboko albokariak aritu dira kalez kale. Maialen Lujanbioren eta Aitor Sarriegiren balkoitik balkoirako bertso saioa izan da eguerdian, kofradian eta udaletxean. Ohi bezala, Eusebio Gurrutxagan bazkaldu dute herritar ugarik, eta Joxe Mendizabalen euskal kantek girotu dute bazkalostea.