Zabaldu dute Arroako AP-8 autobideko lotunea

Baleike 2018ko mai. 30a, 11:53

Zabaldu dute Arroako AP-8 autobideko sarrera-irteera. Hala ere, autobideak GI-631 errepidearekin bat egiten duen biribilguneko errailetako bat itxita aurkitzen da.

Joan den abenduaren 1etik zegoen itxita Arroako AP-8 autobiderako sarrera-irteera. Egun hartan errepidea hondoratu eta zulo handi bat agertu zen. Otsailaren 19an hasi ziren konponketa lanekin, eta Aldundiak jakinarazi zuen moduan, maiatza amaieran zabaldu dute. Hala ere, behin-behineko sarrera jatorrizko formara lehengoratzeko lanekin jaraituko dute.

Burutu diren lanek 372.900 euroko aurrekontua izan dute lanek, BEZa gehitu gabe.