Erreka kanalizatzen ari dira Arroako autopista sarreran

Baleike 2018ko mar. 12a, 16:15
Argazkiak: Aintzane Oiarbide.

Abendua hasieran, Arroako AP-8 autobideko sarreran zulo bat zabaldu zen; ondorioz, ordezko sarbide bat jarri zen Sansinenea industrigunetik. Aintzane Oiarbidek, Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak, twitter bidez eman du orain egiten ari diren lanen berri; hain zuzen, errekaren kanalizazioa.

Abenduaren 1ean, Arroako 48. irteeran, AP-8 autobideak eta GI-631 errepideak bat egiten duten biribilgunean, zulo handi bat egin zen. Horren ondorioz, eta irtenbide gisa, ordezko sarbide bat prestatu zen Sansinenea industrialdetik.

Otsailean hasi zituzten lanak, eta gaur, Aintzane Oiarbidek, Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatuak, “Larrondo ubidearen kanalizazioaren”—Arroaerreka da berez— berri eman du. Hiru hilabete beharko dira lanak amaitzeko, eta 450.000 euroko aurrekontua izango dute obrek.